XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Augusto Schleicher, bere lehen idazlanetan Hegelen jarraitzaile eta ikasle agertzen dena, darwinista bihurtu zen.
Darwinek berak naturalistaren ikuspuntu zorrotzetik zuen aztertua bere gaia; hala ere, haren metodo orokorra erraz egoki zekiekeen hizkuntz fenomenoei; alor honetan, hain zuzen ere, urratu gabeko bidea ireki zuela dirudi.
Bere
Ikuspegi horretatik begiratuta, hizkuntzaren jatorriari buruzko aspaldiko enigma modu guztiz enpiriko eta zientifikoz azter daiteke.
Ordutik aurrera giza hizkuntza ez zen
Bazen artean, ordea, zailtasun oinarrizkorik.
Hizkuntzaren jatorriaren teoria biologikoaren sortzaileek ez zuten basoa ikusi, bertako arbolek eragotzita.
Interjekziotik mintzairara zuzeneko urratsa dagoela uste izan zuten.
Baina printzipio-eskabidea jartzea (
Giza hizkuntzaren egitura bera zegoen esplikazio eske, ez hizkuntzaren izate hutsa.
Egitura hori aztertzeak nabarmen uzten du hizkera emozionalaren eta proposizionalaren arteko alde funtsezkoa.
Bi tipo horiek ez dira maila berekoak.
Biak genetikoki lotzerik balego ere, batetik besterako pasabideak logikoki
Uste dudanez, ez dago teoria biologikorik bere hizkuntza logiko eta egiturazko hori alde batera uztea inoiz lortu duenik.
Ez daukagu inon egiaztabide psikologikorik, inolako animaliak hizkera proposizionala eta emozionala bereizten dituen muga inoiz gainditua duenik esateko.
Bestalde, ez dago egiaztabide historikorik,(...)